Zugarramurdi: Frantzia eta Baztan bailaren artean dagoen herria da. Sorginen herria eta akelarreak egiteagatik ezaguna da. Leize ospetsuak ditu inguru berezi eta magikoan. Bertan dago Sorginen Museoa non historiari buruz eta sorginkeriaren prozesuari buruz informazioa ematen den.
TXANGOAK ETA BISITAK
Lezeak
Sorginen Museoa
Sara: Frantziako herri ederrenetakoen artean sailkatua dago. Larrun mendiaren ondoan dago, ezaguna da bertan gora igotzen den kremailera trena eta baita eskaintzen duen ikuspegi zoragarria . Hemengo etxea berde eta gorriak eta leizeak ere ezagunak dira.

TXANGOAK ETA BISITAK
Lezeak eta errota
Monastegia
Axular etxea eta zuhaitz milenarioa
Egazti parkea
Urdazubi: kilometro gutxitara dagoen herria da, Salbatore Monasterioagatik eta inguruko etxeengatik ezaguna. Bertan Ikaburuko leizeak topatzen ahal ditugu estalaktita eta estalagmitengatik ezagunak.

TXANGOAK ETA BISITAK
La Rhune mendira igotzen den kremailerazko trena. Frantziako lekurik bisitatuenetakoa da. Gailurrean mendi honek ikuspegi zoragarriak eskeintzen ditu.
Sarako historiaurreko lezeak
Ortillopitz, euskal etxearen museoa
Euskal pastizaren museoa
Etxola, animale parkea
Ainhoa: Frantziako herri ederrenen artean sailkatua dago. Herriko kale nagusian etxe berde eta gorriak nagusitzen dira. Done Jakue bidea pasatzeagatik ezaguna da, erromesen aterpe izan baitzen.

Donibane Lohizune: Ozeano Atlantikora irekita dagoen kostaldeko hiria. Donibane Lohizuneko badia edertasun bikainekoa da. Baita ere euskal kostaldeko portu aktiboenetako bat da, atuna eta xardina arrantzarekin. Hiri pintoreskoa eta koloretsua ere bada Ciboure herriarekin batera. Hondartza ederra familiarekin joateko aproposa. Donibane Lohizunek ere hondartza gehiago ditu aproposak surf praktikarako. Historikoki hiri aberasgarri bat da, eta animazioak eta jarduerak egin daitezke esate baterako golfa.

Biarritz: Kostaldeko hiria, Donibane Lohizunetik gertu, Angelu eta Baionatik. Hasiera batean, balearen arrantzaleen herri xume bat zen. Napoleon III eta Eugenia-ren instalazioarekin, bihurtu zen animazio handiko hiria, batez ere musika kontzertu, golf zelaiak, talasoterapia, eta surf lehiaketengatik. Etxe dotoreak eta estilo arkitektonikoak ederrak ditu, portua eta harkaitzetan dagoen birjina bisitatzea garrantzitsua da, Biarritzeko ikurra da. Itsasadarra eta bere fatxada ikusgarria, Napoleon III jauregia, luxuzko hotelak, Santa Eugenia eliza, Biarritzeko itsasargia.

TXANGOAK ETA BISITAK
Baztango Bailara:
Arizkungo Santxotena museoa
Arizkungo klarisen monastegia
Amaiurko gaztelua eta errota
Xorroxin ur jauzia
Bertiz Parke Naturala
Puriosenea, Elizondoko Museo Etnografikoa
GASTRONOMIA ETA PRODUKTU TIPIKOAK
Urdazubiko “Etxelekuko” gasnategia
Orabideko “ Kortaria” gasnategia eta bisita gidatuak
“Jauregia” gasnategia eta bisita gidatuak
Amaiurko Errotako taloak
Elizondoko txokolatea
JARDUERAK
Pottokaren bidea, pottoka urdinaren ibilbidea Xaretako herriak zeharkatzen ditu
Done Jakueren bidea
Baztan Abentura Park
Ordoki zalditegia
